jueves, 12 de octubre de 2017

BERRIZ MARTXAN






  Zortzigarrenez aurkezten dizuegu Santutxuko Mendi Martxa,
  etxetik hurbileko natur- eta basa-eremuaz jabetzeko;
  porlanezko basakerien eraginaz jabetzeko;
  lagunartean paseo erraz eta atsegina egiteko;
  euskaraz eta sakon harnas egitea zer den esperimentatzeko;
    
  Ibilbidea, iazko bera: Bolintxutik igaro, Malmasinera igo eta Boluetatik buelta.
  Egon ziur aurten ere norbait galduko dela.
  Gura izanez gero seinale horiei segitu; gura izanez gero. 

  Bataz beste, lau ordu inguruko txangoa da, goiz pasa egiteko.
  16 km inguru dira ('ibilbidea' atalean daukazue planoa eta .kml artxiboa)     
  Benta Altako kontrol postuan zeozer jateko parada izango duzue, beraz, ez ekarri etxetik. 



ZELAN PARTE HAR DEZAKEZU?  
   Iaz bezala, partehartze sistema honakoa izango da:
  -Euro bat ekarri poltsikoan.
  -Lagunekin ala bakarrik, norberaren aukera da.
  -Izena emateko postua 9:00etan zabalduko dugu, eta irteera segituan egin ahal izango duzue.
  -Presa barik irten eta presa barik joan!! Ez da lasterketa bat.
  -Partehartzaileen artean bi erosketa txartel banatuko ditugu, Landaburu Kirolak dendan gastatzeko.

  Informazio gehiago nahi baduzue, 
  hurbildu Santutxu MTren bulegora (ostegunero, 19:30ean)
  edo bidali mezua:
  stx.mendimartxa@gmail.com 


  Por octavo año, Santutxu Mendizale Taldea organiza una marcha circular. 
  La mesa de inscripción estará abierta desde las 09:00.   
  El tiempo medio estimado es de cuatro horas (16km), así que no hay ninguna prisa.
  El objetivo es conocer los rincones naturales cercanos al barrio.
  Entre los participantes sortearemos una cesta de setas. 
  Hay avituallamiento en Bentalta. 
  Para pre-inscribirse o más información,
  en la sede del grupo de montaña (lunes y jueves 19:30)
  o email:  stx.mendimartxa@gmail.com